Alberto Aceroko orubearen erabilera eskubideak eta Parkeko aseguru falta gestionatzen ari da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko ots. 19a, 08:00

Laudioko Udalak Alberto Aceroko orubearen jabeekin hitz egin du, bere egoera hobetzeko asmoz. Urteotan jabetza esku desberdinetatik pasatu da. Aurrena Vallehermoso enpresak erosi zuen. Bertan etxebizitzak egin nahi izan zituzten, baina kendu eta Liberbanken eskuetara igaro zen. Horren ostean, banku txarrak hartu zuen. Kudeaketa, ordea, Liberbanken esku geratu zen.

Laudioko Udalak Alberto Aceroko orubearen jabeekin hitz egin du, bere egoera hobetzeko asmoz. Urteotan jabetza esku desberdinetatik pasatu da. Aurrena Vallehermoso enpresak erosi zuen. Bertan etxebizitzak egin nahi izan zituzten, baina kendu eta Liberbanken eskuetara igaro zen. Horren ostean, banku txarrak hartu zuen. Kudeaketa, ordea, Liberbanken esku geratu zen.

Udalak hilabeteak eman ditu kudeatzaileari orubearen mantenua egin dezan eskatzen. Izan ere, behartuta daude herri guneko jabetza egoera osasuntsu eta garbian mantentzera. Orubeak ez zituen baldintza minimoak betetzen. Tramiteak direla eta, prozesua luzatzen joan den arren, dagoeneko lanean ari dira, egoera konpontzeko asmoz.

Bitartean, urtarrilean, elkarte batek banku txarrari orubea erosi dio. Udaletik jakinarazi dutenez jabe berriarekin harremanetan jarriko dira zein asmo dituen jakiteko. Horren arabera hitzarmen bat egiteko aukera begiratuko dute, eraiki bitartean herri erabilerara zuzentzeko. Hala ere, akordioa lortu ezean, orubearen zati bat erabilera publikoari dagokio legez.

Lamuza Parkeko eraikinei dagokionez,  PSEk Kasinoa eta Musika etxea segurtasun zibileko polizarik ez dutela adierazi du. Udal taldeak aurreratu duenez hori konpontzeko lanean ari dira. Izan ere, bi eraikinak 1976an Udala eta Foru Aldundiaren artean hitzarmena sinatu zenetik asegururik gabe aurkitzen dira. Korapiloa asegurua ezarri eta ordaintzea zeini dagokion ebaztean datza. Udal gobernu taldeak jabeari dagokiola uste duen arren, instituzio biak akordio batera heldu beharko dira auzia konpontzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide